Mundua -

Atentatua

Gutxienez 72 hildako eta 217 zauritu, Iraken izandako 14 leherketatan

Al Maliki lehenengo ministroak baieztatu du atentatuen izaera politikoa. Eztandak Bagdadeko hainbat auzotan gertatu dira, gehienak bonba-auto eta lehergailu bidez.

Atentaturik latzena Al Karrada auzoan izan da, hiriburuaren erdigunean. Argazkia: EFE
Atentaturik latzena Al Karrada auzoan izan da, hiriburuaren erdigunean
Atentaturik latzena Al Karrada auzoan izan da, hiriburuaren erdigunean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 72 pertsona hil dira eta 217 pertsona zauritu dira Iraken izandako 14 leherketatan. Atentatuak gehiengoa xiïta den Bagdadeko inguruan jazo da.

Erasook aurreko igandean AEBetako armada Iraketik joan eta gero gertatu dira. Armada 2008an Washington eta Bagdageko agintariek sinatutako segurtasun paktua beteta joan zen.

Atentaturik latzena Al Karrada auzoan izan da, hiriburuaren erdigunean, eta bertan 13 pertsona hil eta 36 zauritu dira, gutxienez. Gobernuaren Gardentasun erakundearen (ustelkeriaren kontra jarduten da) egoitzatik gertu jarritako bonba-auto bat leherrarazi dute, Barne Ministerioak esan duenez.

Izaera politikoa

Nuri al Maliki Irakeko lehenengo ministroak esan du atentatuak izan diren leku eta denborak baieztatzen dutela terroristen helburuen izaera politikoa.

Al Malikik ohar baten bidez zabaldu du erreakzioa, goizean hiriburuan atentatu sorta batek hainbat hildako eta zauritu eragin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea