Mundua -
Ipar Karolinan
Obamak amaiera sinbolikoa eman dio Irakeko gudari
AEBetako presidenteak urtea amaitu baino lehen Iraketik itzuliko diren soldaduei harrera egin die.
Redacción
Barack Obama AEBetako presidenteak bederatzi urte iraun dituen Irakeko gudari amaiera "historikoa" eman dio Fort Braggeko soldaduen aurrean. Ekitaldia Ipar Karolinan egin dute.
Hitzaldian, Obamak soldaduei eskerrak eman dizkie eta presidenteak berak diseinatu duen planaren arabera urte amaiera baino lehen etxera itzuliko diren soldaduei harrera egin die.
Obamak azaldu duenez, "Iraken etorkizuna bere herriaren esku geldituko da", eta "denbora asko iraun duen" guda baten amaiera dela gogoratu du; izan ere, George Bushek agintea zuenean, 2003an, hasi zen.
Ekitaldian izan diren Fort Baggeko soldaduek Obamaren alde oihukatu dute. Presidenteak berak adierazi duenez, Fort Braggeko 202 soldadu hil ziren Iraken.
Obamaren hitzetan, "biktima kopuruak ez du Irakeko gerraren historia kontatzen". Guztira, 4.400 estatubatuar hil dira Iraken, 30.000 zauritu dituzte eta 1,5 milioi soldaduk parte hartu dute.