Mundua -
Al Assaden aurkako protestak
Siriako errepresioak 27 pertsona hil ditu greba orokorraren egunean
Lekukoen arabera, "ehunka tankek tiro egin dute goizean, metrailadoreekin, oposizioak deitutako greba orokorrarekin amaitzeko ahaleginean".
Erredakzioa
Gutxienez 27 pertsona hil dira Sirian Gobernuaren aldeko indarren eta matxinoen milizien arteko liskarretan, Al Jazeera telebistak oposizioko ekintzaileekin hitz egin ostean emandako informazioen arabera.
Al Jazeerako korrespontsal bat Siria eta Jordaniaren arteko mugan izan da, eta bere hitzetan "ehunka tankek tiro egin dute goizean, metrailadoreekin, oposizioak deitutako greba.
Greba orokorra Tokiko Koordinaziorako Batzordeek deitu dute, martxoan Al Assad presidentearen kontrako protestak bultzatu zituzten talde berek.
"Greba hau halabeharrezko neurria da, Siriako herriaren etsipenezko oihua, egin dezakegun azken ekintza zibila", esan du Ashraf al Moqdad oposizioko bozeramaileak Al Jazeera telebistan.
Erregimenaren aldeko segurtasun indarrak kendea beldurrarazten saiatu dira greba deialdiari aurre egiteko. "Deraan gutxienez 178 denda erre dituztela esan digute", adierazi du Al Jazeerako korrespontsalak.