Mundua -
Norvegia
Breivikek amodiozko gutunak jaso ditu espetxean
Espetxean dagoenetik, 300 gutun inguru jaso ditu Norvegiatik eta beste herrialdeetatik etorriak. Ikerketa oztopatzen ez dutenak irakurri ditzake.
Erredakzioa
Anders Behring Breivik Norvegiako atentatuen egile aitortuak amodiozko gutunak jaso ditu espetxean. Baita salbatu nahi dioten eta gorrotoa dioten jendearenak eta fakturak ere.
Norvegiatik eta beste herrialdeetatik bidalitako 300 gutun inguru jaso ditu. Orain arte ezin zituen irakurri, auzitegiak debekatu zuelako.
Breivikek ikerketa oztopatzen ez duten gutunak irakurri ditzake bakarrik.
Orain dela bi hilabete isolamendu erregimena kendu zioten arren, Breiviken egoera ez da asko aldatu. Ilako (Oslo) espetxeko segurtasun handian dagoen preso bakarra da.
Datorren astelehenetik aurrera Breivikek egunkaria irakurri, telebista ikusi eta irratia entzun ahal izango du lehenengo aldiz.