Mundua -

Errusia

250 pertsona atxilotu dituzte, Putinen kontrako beste protesta batean

Moskuko baimenik gabeko manifestazioa oposizioak antolatu du estatuko parlamenturako hauteskundeen kontra. Atxilotutako pertsonen artean oposizioko bi buru daude.

Manifestazioko parte hartzaile bat atxilotzen. Argazkia: EFE
Manifestazioko parte hartzaile bat atxilotzen. Argazkia: EFE
Manifestazioko parte hartzaile bat atxilotzen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

250 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, oposizioko bi buruzagi barne, Moskun, oposizioak antolatutako baimenik gabeko manifestazio batean, estatuko parlamenturako hauteskundeen kontra protestatzeko. Vladimir Putin lehen ministroaren Rusia Batuta alderdiak irabazi zituen.

Polizia agente batek adierazi duenez, "oraingoz 250 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte". "Zirkulazioa oztopatu nahi zuten pertsonak dira, eta Poliziaren agiduak ez zituzten betetzen", gaineratu du.

Atxilotuen artean honako hauek daude: Yabloko oposizioko alderdiko Sergei Mitrojin eta Boris Nemtsov oposizioko buruzagia, Solidarnost mugimendukoa, Moskuko protestaren, azkeneko urteetako handienetariko bat izan denaren, antolatzailea.

Manifestazioan parte hartu dutenek Errusia Batuta alderdiaren aldekoen kontra egin dute, hainbat polizia bertan zirela. Agenteek adierazi dutenez, 5.000 pertsona inguru izan dira kontzentrazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea