Mundua -

% 60ko parte-hartzea

Putinen alderdiak hauteskundeak irabazi baina botoak galdu ditu

Errusia Batuak gehiengo absolutua lortu du Diputatuen Ganberan (226 eserleku) baina gehiengo konstituzionala galdu du. Ondorioz, beste alderdiekin itunak adostera behartuta ikusiko du bere burua.

Parte-hartzeak % 60 gainditu du. Argazkia: Efe.
Putinek hauteskundeak irabazi ditu baina gehiengo absolutua galdu du

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusia Batua Vladimir Putinen alderdiak gehiengo absolutua lortu du igande honetan izandako hauteskundeetako bozen % 93,2 zenbatu ostean. Hauteskundeetako Batzorde Nagusiak jakitera eman duenez, Dimitri Medvedev presidentearen zerrendek botoen % 49,47 irabazi dute.

Errusiako Alderdi Comunista bigarren indarra bihurtu da, botoen % 19,15 eskuratu duelako. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, gorakada nabarmena izan du (% 11,57).

Bidezko Errusia alderdiak % 13,16 lortu du (2007ko hauteskundeetan, berriz, % 7,74) eta Alderdi Liberal Demokratikoa muturreko nazionalistak, ordea, % 11,67. Errusiako Parlamentuan sartzeko gutxienezko minimoa, % 7, lortu dute alderdi hauek.

Hori bai, gehiengo konstituzionala galduko luke, horretarako 300 eserleku lortu behar lituzkeelako. Hori dela eta, beste alderdien babesa izan beharko du Konstituziokolegeak aldatu nahi izanez gero.

"Legezko" hauteskundeak

Vladimir Churov Hauteskundeetako Batzorde Zentraleko presidenteak hauteskundeak "legezkoak" direla esan du, azken egunetan sortutako susmoekin amaitzeko. Informazio hori RIA Novosti albiste agentzia errusiarrak eman du.

Churovek prentsaurrekoan iragarri duenez, oraindik ez dago parte-hartzearen inguruko behin-betiko daturik baina % 60 gaindituko omen du. 2007ko hauteskundeetako parte-hartzea, % 63,78koa izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea