Mundua -

Iruzkina

Zalantza asko, Egiptoko hauteskundeetan

Egipto hiru gunetan zatitu dute, eta hiru gune horietan egun desberdinetan bozkatuko dute, azkena urtarrilaren 10ean izango da. Eta ondoren egun batzuk itxaron beharko dira emaitzak ezagutzeko.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzkina

Zalantza asko, Egiptoko hauteskundeetan

Egipto hiru gunetan zatitu dute, eta hiru gune horietan egun desberdinetan bozkatuko dute, azkena urtarrilaren 10ean izango da. Eta ondoren egun batzuk itxaron beharko dira emaitzak ezagutzeko.

Gehiegi dira Egiptoko hauteskundeek airean uzten dituzten galderak, baina okerrena da ez ditugula erantzunak hilabete eta erdi barru arte jakingo. Militarrek prestatu duten egutegiarekin, urtarrilaren erdialdera arte ez da behin betiko emaitzarik izango.

Egipto hiru gunetan zatitu dute, eta hiru gune horietan egun desberdinetan bozkatuko dute; azkena, urtarrilaren 10ean izango da. Eta ondoren egun batzuk itxaron beharko dira emaitzak ezagutzeko, ziurrenik boto kontaketa kaotikoa izango baita.

Lehen galdera zera da: ea hauteskunde hauek normaltasunez egin ahalko diren. Astebetez enfrentamendu gogorrak izan ondoren, orain badirudi egoera zertxobait baretu dela, baina manifestariek kalean segitzen dute. Ez dute hauteskunde-egutegi hori ontzat ematen, euren ustez militarrak berehala joan behar direlako.

Bigarren galdera da ea herritarrek gehiengo argirik emango ote dioten Askatasuna eta Justizia alderdiari, Anai Musulmanekin harremana duena, edo aldiz alderdi askoren arteko koalizioa osatu beharko den.

Eta hirugarren galdera parte-hartzearena da. Oraintxe beste bi herrialde arabiarretan egin direnekin alderatzeko, esan dezakegu Tunisian parte-hartzea handia izan dela, Marokon, aldiz, txikia. Egipton badirudi parte-hartzea handia izango dela, jendea motibatuta baitago eta “udaberri arabiarra”ren protagonista sentitzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea