Mundua -

Indarrean daude jada

Liga Arabiarrak zigor ekonomikoak ezarri dizkio Siriari

Liga Arabiarrak Siriari zigor ekonomikoak ezarri ala ez eztabaidatzen zuen bitartean, 30 bat lagun hil dira.

Liga Arabiarrak Kairon egin duen bilera. Argazkia: Efe
Liga Arabiarrak Kairon egin duen bilera. Argazkia: Efe
Liga Arabiarrak Kairon egin duen bilera. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liga Arabiarrak Siriaren aurka aurrekaririk gabeko zigorrak ezarri ditu, izan ere, Damasko nazioarteko behatzaileak indarkeriaren amaiera egiaztatzera joatearen aurka azaldu da.

Siriako buruzagiak arabiar herrialdeetara bidaiatzea, dirua izoztea, Siriarekin merkataritza eta finantza harremanak etetea (herritarrentzat beharrezkoak direnak izan ezik) eta Siriako Banku Zentralarekin transakzioak amaitzea dira ezarri dituzten zigorretako batzuk. Berehala sartuko dira indarrean, Siria eta arabiar herrialdeen arteko hegaldien zigorra izan ezik, Ligako batzorde exekutibo teknikoaren doitzeak behar baitira horretarako. Horregatik, datorren igandeko bileran adostuko dute neurri hori.

Zigor hauen jarraipena Hegaldi Zibilen Instantzia Arabiarrak eta Arabiako Diru Funtsak egingo dute.

Nabil al Arabi Arabiar Ligako idazkari orokorrak esan duenez, zigor horien bidez "Siriako agintariak presionatu" nahi dituzte Bachar al Asaden aurkako manifestarien kontrako errepresioarekin amaitzeko. Joan den martxotik 3.500 lagun hil dira bertan, NBEren ustez.

30 hildako inguru

Bestalde, gutxienez 24 zibil hil dira segurtasun indarrek egindako errepresioaren ondorioz, gehienak Homs erregimeren kontrakoen hiri garrantzitsuenetarikoan.

Giza Eskubideen Behatoko Siriarrak (OSDH) komunikatu batean zabaldu duenez, 15 pertsona hil dira Homseko probintzian (erdialdean), sei Rankusen (Damasko inguruan), bi Deir el Zur-en (ekialdia) eta bat Idleb-en (iparraldean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea