Mundua -

Krisi politikoa

Protestek 'ondorio larriak' eragingo dituzte Egipton, militarren ustez

Milaka manifestari Tahrir plazan kanpatuta jarraitzen dute Indar Armatuen Batzorde Nagusiaren dimisioa eskatu eta gobernu zibil eta independentea exijitzeko.

Manifestariek Tahrir plazan kanpatuta jarraitzen dute. Argazkia: Efe.
42 lagun hil dira Egiptoko liskarretan

01:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Protestariak berriro kalera ateratzeak sortutako krisi politikoak "ondorio larriak" ekar ditzakeela adierazi du Husein Tantawi aireko generala eta Egiptoko Indar Armatuen Batzorde Gorenaren buruak. Batzorde militarra da jarduneko gobernuburua Hosni Mubarak presidente ohia kargutik kendu zutenetik. Manifestariek batzorde militar horrek boteretik eta bizitza politikotik kanpo egotea nahi dute.

Aste honetan gutxienez 42 pertsona hil dira Egipton manifestazioei berriro heldu zietenetik. Ekitaldi jendetsuena ostiralean egin zuten, Kairoko Tahrir plazan, arabiar munduko matxinaden gune garrantzitsuenean, bilduta.

Manifestariek Tahriren jarraitzen dute

Milaka manifestarik, gehienak gazte egipziarrak, Tahrir plazako erdigunean jarraitzen dute Indar Armatuen Kontseilu Gorenaren dimisioa eskatu eta gobernu zibil eta independentea exijitzeko.

Manifestariek itxaropen dituzte asteleheneko hauteskunde parlamentarioetan; izan ere, Mohsen Awf manifestariak dioen bezala, herria eta iraultza ordezkatzen dituen hautagairik ez dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea