Mundua -

Protestak Egipton

El Baradei salbazio nazionaleko gobernuburu izateko prest dago

Bakearen Nobel saria eta IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren idazkari nagusi ohia da El Baradei. Egiptoko krisi politikoa gainditzeko salbazio nazionaleko gobernuburu izateko prest dago.

Egiptoko Junta Militarraren burua Mohammed El-Baradeiekin.Argazkia: EFE
Egiptoko Junta Militarraren burua Mohammed El-Baradeiekin.Argazkia: EFE
Egiptoko Junta Militarraren burua Mohammed El-Baradeiekin.Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed El Baradeik esan du Presidente izateko ibilbidea alde batera uzteko prest dagoela Gobernu berri baten buru izateko eskatzen badiote.

"Ofizialki salbazio nazionaleko gobernu bat eratzeko eskatzen badiote, Presidente izateko ibilbidea alde batera uzteko prest dago eta horrela, behin behineko egoera honetan, era neutralean jardun", esan du El Baradeien kanpainak ohar baten bidez.

Bitartean, Junta Militarren aurkako matxinatuek ukatu egin dute Mubaraken lehen ministro ohiak, Kamel el Ganzurik, behin behineko gobernu bat eratzea. Horren ordez, Junta Militarra ordezkatuko lukeen bost kidez osaturiko batzordea proposatu dute.

Testuinguru honetan, hauteskundeak hasi baino egun bat lehenago, igande honetan berriz ere Tahrir plazara joateko deia egin dute milaka herritarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea