Mundua -
Protestak, erregimenaren aurka
Errepresioak 29 hildako eragin ditu Sirian; tartean, lau haurtxo
Liga Arabiarrak testu bat idatzi du Siriari ezarri beharreko zigorrekin. Dokumentu hori igandean onartu dezakete. Merkataritza-blokeoa eta atzerriko aktiboak ibilgetzea proposatzen du, besteak beste.
Erredakzioa
Gutxienez 29 pertsona hil dira larunbatean, tartean lau haurtxo, Siriako zenbait udalerritan, Bachar al Asaden erregimenaren errepresioaren ondorioz, Tokiko Koordinaziorako Komiteen arabera.
Komunikatu batean, oposizioko talde horrek esan du Homs hirian, Siriako erdialdean, 22 zibil hil direla, tartean emakumezko bat eta 10 urteko haurra, Gobernuaren aldekoen tiroak jota.
Gainera, beste hiru pertsona hil dira Hama probintzian (erdialdean), bi Dir al Zuren (ekialdean), bat Idleben (iparraldean) eta beste bat Damasco hiriburko inguruetan. Liga Arabiarraren zigorrak
Liga Arabiarreko herrialdeek dokumentu bat idatzi dute Siriari ezarri beharreko zigorrekin. Dokumentu hori igandean bertan onartu dezakete. Idatzitako zigorren artean merkataritza-blokea eta atzerriko aktiboen ibilgetzea aipatzen dituzte, besteak beste, martxoan Sirian bizi den errepresio egoera zigortzeko.
Horrez gain, Arabiar Ligako herrialdeetara bidaiatzea debekatuta izango lukete Bashar al Asad presidentearen erregimeneko goi-karguek eta hegaldi komertzial guztiak eten egigo lirateke. Reuters agentziak lortu duena dokumentuaren zirriborroa da, oraindik ez dute ofiziala egin.