Mundua -
Hauteskundeak
Abstentzio handiak Marokoko hauteskundeak markatu ditu
Aurreratutako hauteskundeetan 13,6 milioi boto-emailek bozkatzeko eskubidea zuten, baina % 45ek soilik eman dute botoa.
Erredakzioa
Udaberri arabiarra hasi zenetik aurreneko hauteskundeak egin dituzte Marokon. Parte-hartze txikiak eta abstentzio handiak markatu dituzte hauteskundeak.
Aurreratutako hauteskundeetan 13,6 milioi boto-emailek bozkatzeko eskubidea zuten, baina % 45ek soilik eman dute botoa, Barne Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera.
Mohamed VI erregeak iragan martxoan hasitako erreforma prozesuaren azken pausoak dira hauteskundeak. Uztailaren 1ean Konstituzio berria onartu zuten erreferendumean. Konstituzio berriak erregearen botereak mugatzen ditu, Parlamentuari eskumen gehiago ematen dizkio eta lehen ministroa alderdirik bozkatueneko kidea izango dela ezartzen du.
Aurreko hauteskundeetan, 2007an, parte-hartze tasa % 37koa izan zen. Gaurkoan parte-hartzea handiagoa izan da.
Normaltasuna izan da nagusi, baina liskarren bat jazo da bi hautagaien jarraitzaileen artean. Ouled Tayeb udalerrian, Fezen, bost pertsona zauirtu dira istiluetan, MAP albiste-agentzia ofizialak jakitera eman duenez.