Mundua -
Gero eta manifestari gehiago
Milaka pertsona batuta Tahrir-en, militarrei boterea uztea eskatzeko
Kairoko plaza manifestariez lepo dago Egipto gidatzen duen Batzorde Militarrari behingoz joan dadila eskatzeko.
Erredakzioa
Dozenaka mila egiptoar daude momentu honetan Kairoko Tahrir plazan Egito zuzentzen duen Batzorde Militarra joan dadila eta zibilen esku uztea eskatzeko.
Anai Musulmanak oposizioaren talderik indartsuenaren boikotaz gain, milaka eta milaka pertsona Tahrir bilduta daude, azkeneko hilabeteetako manifestaziorik jendetsuenetarikoan, eta oraindik ehunka pertsona ari da gerturatzen.
Ganzouri izendatu dute
Indar Armatuen Kontseilu Gorenak Egipto aurreko otsaileko erreboltatik gidatzen duen organo militarrak Kamal Ganzouri "botere guztiekin" izendatu du presidente, bertoko telebista nazionalak eta berak Routersi baieztatutakoaren arabera.
Militarrek esan dutenez, Ganzourik "batasun nazionaleko gobernu bat" zuzentzeko ardura izango du, Essam Sharaf aurreko kabinetea ordezkatzeko, aurreko astean dimisioa eman baitzuen Kairon izandako manifestazioetan manifestariek jasotako tratuagatik.