Mundua -

Barne krisia

Junta militarrak eta alderdiek salbazioko Gobernua adostu dute Egipton

Telebista kate ofizialak igarri duenez, Mohamed Husein Tantaui mariskala telebistan agertuko da aurki. Bestalde, AIk salatu duenez, "Egiptoko Armadaren abusuak Mubarakenak baino okerragoak dira".

Liskar larriak eman dira azken egunotanThriri plazan. Argazkia: EFE
Batzorde Militarrak amore eman du egiptoarren protesten aurrean

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junta militarrak eta Egiptoko alderdi politikoek salbazio nazionaleko gobernu bat eratzea adostu dute, alderdi politikoek Indar armatuen kontseilu gorenarekin, Samin Ananekin, izan duten bileraren ostean. Horrez gain, ekaina bukatu aurretik hauteskundeak deituko dituztela adierazi dute. Aurretik, boterea utzi egingo dutela nabarmendu dute.

Mohamed Nur Al Nur alderdi salafistako bozeramailearen hitzetan, Junta Militarrak Esan Sharaf lehen ministroaren dimisioa onartu du eta hauteskundeak aurreikusitako datan mantentzea erabaki dute, azaroaren 29tik aurrera.

Era beran, azken egunotan manifestarien aurkako erasoen arduradunei kontuak eskatuko dizkietela esan dute jeneralek.

Telebista kate ofizialak igarri duenez, Mohamed Husein Tantaui mariskala Egiptoko Batzorde Militarreko buruzagia telebistan agertuko da aurki. Amnistia Internazionala erakundeak Egiptoko Armadak egindako abusuak "Mubarakenak baino okerragoak" direla salatu ostean eta, azken egunetako liskarrak bultzatuta, Essam Sharaf lehen ministroaaren dimisioaren ostean heldu da agerraldi honen iragarpena.

Halaber, Egiptoko Indar Armatuen Batzorde Gorenaren gaineko nazioarteko presioa handitzea eskatu dio Amnistia Internazionala Gobernuz Kanpoko Erakundeak Europar Batasunari.

AIk kaleratutako azken txostenaren arabera, "Batzorde Militarrak ez du bete giza eskubideak babesteko eta Egiptoko egoera hobetzeko emandako hitza, hau da, kale egin du; are gehiago, Batzorde Militarraren aurkako akusazioak larriak dira, izan ere, orain izandako abusuak Mubarakenak baino okerragoak dira kasu askotan".

"Benetako demokraziarako eta justiziarako trantsizioa egiteko asmorik ez dutela argi utzi dute Batzordeko kideek", deitoratu du gobernuz kanpoko erakunde horren Europako zuzendariak, Nicolas Bergerrek.

Gutxienez 20 bat lagun hil eta 470 zauritu dira asteburu honetan Kairoko Tahrir plazan, manifestari baketsuen eta segurtasun indarren arteko liskarretan. Manifestariak boterean Armada egotearen aurka ari ziren protestan.

"Nazioartearen presio argiagoa ikusi nahi dugu", azaldu du Bergerrek, "Egiptoko auzitegiak milaka zibil ari dira epaitzen, herrialde osoko manifestazio baketsuak desegiten eta larrialdi egoeretarako legeak ezartzen", gaineratu aurretik.

"Promesa urratuak: Egiptoko Armadako buruek giza eskubideak urratzen dituzte" izeneko txostenean AIk salatu duenez, 1.200 zibil inguru epaitu dituzte gorte militarretan abuztutik hona, eta horietako 13ri, behintzat, heriotza-zigorra ezarri diete.

Protesta gehiago, astearte honetan

Datorren astelehenerako Parlamenturako hauteskundeak deitu dituzte Egipton, baina horrek ez ditu herritarrak baretu. Hori dela eta, astearte honetarako protesta deitu dute Kairoko Tahrir plazan. Horrela hamar milaka lagun bildu dira bertan Batzorde Militarraren aurka protesta egiteko.

Azken hiru egunetan, Egiptoko segurtasun indarren eta manifestarien arteko liskarrak izan dira berriro ere Tahrir plazan. Armadak botere Gobernu zibil bati ematea eskatu dute bertan bildutakoek.

Etxera joateko aholkua

Halaber, Essam Sharaf lehen ministroren arabera, "aldaketa demokratikorako garrantzitsuena hauteskundeak egitea da". Aurreikusita dago astelehen honetarako hauteskunde prozesuari hasiera ematea.

Egiptoko telebista kate ofizialean azaldu duenez, "iraultzaren eskariak bete ohi du Gobernuak". Gainera, Tahrir plazan bildutakoei "atsedena hartzeko eta etxera joateko" eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea