Mundua -

Egipto

33 hildako Kairon, Poliziaren eta manifestarien arteko istiluetan

Hauteskundeak egiteko astebete baino falta ez denean, protestak eta istiluak ugaritu egin dira Kairon. Poliziak gogor egin du Tahrir plazan bildutako manifestarien kontra.

Istilu gogorrak Poliziaren eta manifestarien artean, Kairon. Argazkia: EFE
Istilu gogorrak Poliziaren eta manifestarien artean, Kairon. Argazkia: EFE
24 hildako Kairon, Poliziaren eta manifestarien arteko istiluetan

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 33 pertsona hil dira Kairon Poliziaren eta manifestarien artean jazotako istiluetan, Egiptoko Osasun Ministeritzatik jakinarazi dutenez.

Essam Sharafen Gobernuaren dimisioa onartu du Indar Armatuetako Batzorde Gorenak, Al Yazira telebistak jakitera eman duenez. Hosni Mubarak otsailean erori zenetik Egipto gobernatzen dute Indar Armatuek.

Hosni Mubaraken dimisioa eragin zuen iraultzako ikono bihurtu zen Tahrir plazan gaur ere liskarrak izan dira nagusi, hirugarren egunez jarraian bertan bildu dira manifestariak.

Junta Militarraren dimisioa exijitzen dute

Iraultzaren Koalizioa izeneko taldeak, Hosni Mubaraken dimisioa eragin zuen iraultza bultzatu zuten taldeak biltzen dituenak, Tahrir plazan eta Egiptoko gainerako plazetan Junta Militarraren dimisioa exijitzeko manifestazioak deitu dituzte.

Halaber, Barne Ministeritzaren eta Segurtasunaren berregituraketa eta Gobernuaren desegitea eskatzen dute.

Aldarrikapen hauek eragin dute joan den ostiraleko Tahrireko protesta. Manifestazioen ondoren istilu larriak sortu ziren.

Kultura ministroak dimititu egin du

Emad Abu Ghazi Egiptoko Kultura ministroak dimititu egin du, Gobernuak Kairoko Tahrir plazako gertakizunetak erakutsitako jarrera dela eta.

"Al Ahram" egunkariak bere webgunean dakarrenez, Abu Ghaziren erabakia "atzeraezina" da eta erabakia denboran apur bat atzeratu bada ere "inoiz ez duela atzera egiten", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea