Mundua -

Errepresioa Sirian

Dozenaka pertsona hil dira Sirian, militarrekin izandako borroketan

Gutxienez 69 pertsona hil dira istiluetan. Al Assadek atzerriko kazetarien presentzia debekatu du, eta hortaz, informazioak egiaztatzea oso zaila izaten ari da.

Milaka manifestari Al Assaden aldeko protesta batean. Argazkia: EFE
Milaka manifestari Al Assaden aldeko protesta batean. Argazkia: EFE
Milaka manifestari Al Assaden aldeko protesta batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siria hegoaldeko Deraa eskualdean gutxienez 69 pertsona hil ziren atzo, gehienak Bashar al Assad presidentearen aldeko indar armatuen eta disidenteen arteko liskarretan, Giza Eskubideen aldeko iturriek jakinarazi dutenez.

Egoitza Erresuma Batuan duen Siriako Giza Eskubideen Erakundeak atzo Al Assaden aldeko indarren 34 soldadu hil ziren azaldu du ustezko disidenteekin izan zituzten erasoetan.

Antza denez, istiluak erregimenaren kontrako indarrek Armadaren bi ibilgailuri eraso eginda hasi ziren. Liskar horietan 12 erasotzaile ere hil ziren. Horrez gain, Siria hegoaldeko beste hainbat tokitan 23 pertsona hil ziren "segurtasun indarren kontrolguneetatik jaurtitako tiroen eraginez".

Jordaniako mugatik gertu dagoen Deraa eskualdea izan zen martxoan Siriako presidentearen kontra hasitako protesten epizentroa, eta ordutik protestak lurraldeko toki askotara zabaldu dira.

Siriako Gobernuak atzerriko kazetarien presentzia debekatu du, eta ondorioz, aktibista taldeen informazioa baieztatzea zaila izaten ari da. SANA agentziak, esaterako, ez du asteleheneko liskarren inguruko informaziorik eman ere egin.

Azken hilabetean ehunka pertsona hil dira Sirian. Nazio Batuen Erakundeak salatu duenez, erregimenaren kontrako protestak hasi zirenetik 3.500 bat pertsona hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea