Mundua -

Errepresioa Sirian

Liga Arabiarrak Siria kanporatu egin du eta zigorrak jarriko dizkio

Siriaren ustez, Liga Arabiarraren erabakia "legez kanpokoa" da eta erakundearen "estatutua eta barne-araudiaren aurka" doa.

Al Asad Siriako presidentearen kontrako manifestazioa. Argazkia: Efe.
Al Asad Siriako presidentearen kontrako manifestazioa. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liga Arabiarrak zabaldu duenez, Siria Ligatik kanporatu dute eta herrialde horretako armadari manifestarien kontra oldartzeari utz diezaioten eskatu diote. Bashar al Assad presidenteak kargua utz dezan eskatzen ari dira manifestariak martxoaren erdialditik hona.

Horren ildotik, larunbat honetan gutxienez segurtasun indarretako bederatzi pertsona hil dituzte ustez Idleb probintziako desertoreek, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera.

Halaber, Ligak zigor politiko eta ekonomikoak jarriko dizkio Gobernu siriarrari eta Liga osatzen duten herrialdeei Damascon dituzten enbaxadoreak ateratzeko eskatu die, Hamad bin Jassim al Thani xeke, Kanpo Arazoaetarako ministro eta lehenengo ministroak iragarri duenez. Al Thanik zehaztu du kanporatzea asteazkenetik aurrera sartuko dela indarrean.

Siria: "Legez kanpokoa da"

Yusef Ahmed Siriak Liga Arabiarrean duen ordezkariaren hitzetan, Damasco kaleratzearen erabakia "legez kanpokoa da eta barne araudia eta estatutua urratzen du".

Sana Siriako agentzia ofizialak jasotako adierazpenen arabera, Ahmed salatu du Liga AEBen eta Mendebaldearen menpe dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea