Mundua -

Dokumentazioa

Biografia: Mario Monti, estilo neurtu eta zuhurra Berlusconi ahazteko

"Super Mario"k ospe handia du nazioartean. Hain zuzen ere, Microsofti isun historikoa ezarri zion komisario europarra da.

Mario Monti artxiboko irudi batean.
Mario Monti artxiboko irudi batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Monti europar komisario ohi eta Italiako senataria faborito nagusi da Silvio Berlusconiren ordez trantsizio gobernu baten lehen ministro izateko.

Monti "Super Mario" izenaz ezagutzen dute Italian. Izan ere, ospe handia dauka Europako komisario izanda egin zuen kudeaketagatik. Ironiarekin, askok anglosaxoia dela esaten dute, ziurtasun, estilo eta jokaera neurtua baitauka.

"Super Mario" ezizena 1994 eta 2004 urteen artean irabazi zuen. Garai hartan Europako komisario izan zen, Bruselan. Lehengo Barne Merkatuko komisario, eta ondoren Lehiakortasuneko komisario.

Europazale eszeptikoa da, eta oso zuhurra, Berlusconiren aurkakoa, beraz.

Komisario izanda enpresa munduko bi erraldoiri aurre egin zien: General Electricsi eta Microsofti, alegia.

Bruselan, aurrekaririk gabeko borroka abiatu zuen General Electricsen aurka, Honeywell konpainia erosi nahi zuenean.

Bi konpainien bat-egitea galarazi egin zuen, eta erabakia historikoa izan zen.

2004an, 497 milioi euroko isun historikoa ezarri zion Microsofti, monopolioen aurkako legea urratzeagatik.

Moni gustoragoa izan da beti Bruselako politikagintzan, Italiakoan baino. Are gehiago, duela hamar urte, zera esan zuen: "Italiako alderdiek ez didate inoiz iritzi on bat piztu.

2001ean errefusatu egin zuen Atzerri ministro izatea, eta 2004an Ekonomia ministro izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea