Mundua -
Iruzkina
Zer da gobernu teknikoa?
Gobernu teknikoa da alderdi politiko bateko buruzagia gobernuburu ez duena, alderdi batera afiliatu gabe dagoen eta izena edo ospea duen pertsona batek zuzentzen duena.
Jesus Torquemada
Greziak lortu du jada Gobernu "tekniko" bat osatzea eta jarraitu beharreko bidea erakutsiko dio Italiari. Gobernu teknikoa da alderdi politiko bateko buruzagia gobernuburu ez duena, alderdi batera afiliatu gabe dagoen eta izena edo ospea duen pertsona batek zuzentzen duena.
Hori da hain zuzen ere Grezian gertatuko dena Lucas Papademos lehen ministro izendatzearekin, berak ordezkartuko du orain arte kargu hori bete izan duen Yorgos Papandreu Alderdi Sozialistako buruzagia. Papademosek ospea du aurrez Europako Banku Zentraleko presidenteorde izan zelako eta ez dago inongo alderdi politikoren esanetera.
Papademosen eginkizuna murrizketen plana aurrera ateratzea izango da Europatik diru gehiago jasotzearen eta Greziak duen zorraren erdia barkatzearen truke. Behin plan hori martxan jarrita, Papademosek hauteskundeak deitu beharko lituzke.
Gobernu teknikoaren irtenbidea baliagarria da Italiarentzat ere Berlusconik dimititzeko asmoa duela jakinarazi ondoren. Hautagai egoki bat ere badute: Mario Moni Europako komisario ohia.
Arazoa da Italian alderdi politikoak ez direla oraindik ados jarri modu horretako irtenbide bat emateko. Azken unera arte Berlusconiren alboan izan den Iparraldeko Liga alderdiak dio lehenbailehen nahi dituela hauteskundeak. Berlusconiren alderdia, berriz, Askatasunaren Herria izeneko alderdia bitan zatituta dago: irtenbide teknikoaren alde daudenen eta hauteskundeak aurreratzea nahiago dutenen artean.
Eta Berlusconiri buruz, berriz, zer esan.... argi dagoen bakarra da oraindik ez dela joan eta lehen ministro karguan jarraitzen duela.