Mundua -

Análisis

Italia Grezia baino kezkagarriagoa da

Italiak duen zor publikoa Greziak duena baino askoz ere handiagoa da eta geroz eta arazo gehiago ditu finantziatzeko.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grezian gertatzen ari dena ez da ezer Italian gerta litekeenaren aldean. Italiak duen zor publikoa Greziak duena baino askoz ere handiagoa da eta geroz eta arazo gehiago ditu finantzatzeko. Bere arrisku saria %5era hurbiltzen ari da eta hori oso arriskutsua da, horrek esan nahi baitu Italiak bere zorra saltzen duenean, Alemaniak baino %5 interes handiagoa ordaindu behar duela eta hori epe ertainera jasanezina da.

Grezia, Irlanda eta Portugalgo erreskate planak martxan jarri ziren euren zorra une honetan Italiak duenaren maila berdintsura iritsi zirenean. Baina horri gehitu behar zaio Italiako politikagintzan bizi duten egoera nahasia. Neurriak hartuko dituen eta nazioartean sinesgarritasuna duen Gobernu indartsu bat behar da eta Silvio Berlusconik ez du sinesgarritasunik, bere irudia eskandaluari lotuta baitago. Parlementuan ere gehiengo eskasa du, karguari eusteko behar adina bai, joan nahi ez badu, baina ez gobernuan eroso gobernatzeko modukoa.

Eta Berlusconi erortzen bada ere, panorama benetan konplexua da. Aurreratutako hautesunde batzuk litekeena da zentru-ezkerreko Alderdi Demokratak irabaztea (sozialistak, komunistak, kristau-demokratak eta ekologistak batzen dituen alderdia) baina oso zaila litzateke gero guzti horiek ados jartzea, hori frogatuta geratu zen hain zuzen ere Romano Prodik gobernatu zuenean.

Edozein modutan, gutxienez 5 hilabete beharko lirateke Gobernu berriak funtzionatzen hasteko eta bizi dugun egoeran, euroaren krisian bete betean gaudenean ikaragarri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea