Mundua -
Krisia Grezian
Koalizio gobernua sortzea adostu dute Grezian, Papandreu barik
Papandreu eta Samaras astelehenean bilduko dira berriro "lehen ministro eta gobernu berriaren xehetasunak zehazten hasteko".
Erredakzioa
Yorgos Papandreu
Antonis Samara
Presidentetzak ateratako komunikatuaren arabera, Papandreu eta Samaras Carolios Papulias Greziako presidentearekin bildu dira eta "berehalako hauteskundeak deituko dituen Gobernua sortzea erabaki dute, Bruselan urriaren 26an adostutakoa onartu ondoren".
Papandreu eta Samaras astelehenean berriro bilduko dira "urriaren 26ko akordioaren derrigorrezko betebeharrak, inplementazioa eta epe-mugen ingurukoak eztabaidatzeko".
Bi liderrak ere "lehen ministro eta gobernu berriaz arituko dira". Aldi berean, Papulias presidenteak "beste bilera bat deituko du ordezkari politiko guztiekin".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea