Mundua -

FARCen aurkako kolpea

'Alfonso Cano', FARCen liderra hil da Kolonbiako eraso batean

"Alfonso Canoren" heriotza, FARCen buruzagi nagusia, kolpe historikoa izan da; agintariek egindako garrantzitsuena.

Kolonbiako presidentea, Juan Manuel Santos Argazkia: EFE
Kolonbiako presidentea, Juan Manuel Santos Argazkia: EFE
'Alfonso Cano', FARCen liderra hil da Kolonbiako eraso batean

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Cano, FARCen, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen liderra hil da Kolonbian.

Ez dute egunaren edota tokiaren zehaztasunik eman. Guillermo León Sáez, “Alfonso Cano” ezizenarekin, orain aste pare batetik egon zitekeen hilda, baina oraindik ez dituzte datu horiek konfirmatu.

Heriotza berretis baino lehenago, eraso bat egon dela esan dute eta zaurituta egon zitekeela esan dute. Erasoa, La Salvajina baserrian gertatu da eta zauritu gehiago egon dira, besteak beste, liderraren ustezko neska-lagunak.

Alfonso Canoren heriotza, 2008an Luis Edgar Devia, “Raúl Reyes”en heriotzaren ostean gertatu da eta 2010an Victor Julio Suarez Rojas, “Jorge Briceño” buruzagi militararen heriotzaren ostean.

Kolobiako presidenteak, Juan Manuel Santosek “Cano”ren hilketa gerrillariei egindako kolpe garrantzitusenetakoa dela iragari duenean FARCi mezua bidali die : “armak utzi, bestela, hainbestetan esan bezala, kartzelan edo hilobi batean bukatuko dute”.

Bahitutako ohiak eta senitartekoek esan due heriotza honekin gerrillarien bukaera gerturatzen ari dela, Ameriketako zaharrena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea