Mundua -
Iberoamerikako goi-bilera
Correa bileratik joan da, haserre, Munduko Bankuko ordezkaria ikustean
"Latinoamerikarren foro batean, ez ditugu zertan entzun behar nire herrialdeari xantaia egin zion emakume baten hitzak", esan du Ekuadorreko presidenteak aretotik atera baino lehen.
Erredakzioa
Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak Iberoamerikako goi-bileratik atera da, haserre, Pamela Cox Munduko Bankuko ordezkariak hitza hartu behar zuenean. Correak "xantaiagilea" izatea leporatu dio Coxi.
"Ez dut ulertzen zergatik entzun behar ditugu Banku Muandialaren hitzak foro honetan. Hobe luke barkamena eskatzen hastea Latinoamerikari eta munduko herrialde pobreei egindako kalteagatik", adierazi du Correak bileratik ateratzeko arrazoiez aritu denean.
Correak entzungor egin dio Fernando Lugo Paragayko presidenteak egindako eskariari: bileran geratu eta nazioarteko erakunde ekonomikoaren ordezkariaren hitzak entzun.
"Pamela Cox andrearen zoritxarrerako, ni Ekuadorreko presidente izatera iritsi nintzen eta Munduko Bankuko ordezkaria bota genuen", esan du Correak Radio Cooperativa Chileko irratiak jasotako adierazpenetan.
"Latinoamerikarren foro batean, ez ditugu zertan entzun behar nire herrialdeari xantaia egin zion emakume baten hitzak", esan du Ekuadorreko presidenteak aretotik atera baino lehen. Pamela Cox hitzaldia bukatu eta berehala bueltatu da Correa bilerara.