Mundua -

2013ko hauteskundeak

Berlusconik primarioak iragarri ditu

Italiako lehen ministroak, ordea, ez du zehaztu bera hautagai aurkeztuko den ala ez.

Silvio Berlusconi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Silvio Berlusconi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Silvio Berlusconi, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak 2013ko hauteskunde parlamentarioetara begira zentroeskuineko koalizioaren hautagaia izango dena aukeratzeko hauteskunde primarioak egingo dituztela adierazi du.

Horrela jakinarazi du Berlusconik Canale 5 telebista katean egindako agerraldi batean, baina ez du zehaztu bera hautagai izango den ala ez.

"AEBetako alderdiek erabiltzen duten sisteman oinarrituta hautatuko dugu hautagaia", ziurtatu du. Berlusconik beti mantendu du bere hautagaitzaren inguruan misterioa, iragarpenak eta gezurtapenak eginez.

Halaber, Silvio Berlusconik gezurtatu egin du Gobernuko kidea den Ipar Liga alderdiarekin hauteskundeak 2012ra aurreratzeko akordioa hitzartu dutela.

"Italiak egonkortasuna behar du eta hauteskundeak deitzea lurraldearen interesen kontra joatea litzateke", esan du Berlusconik.

Lurraldeko hiru sindikatu indartsuenek kaleratzeak errazteko erreforma adostuz gero greba orokorra iragarri dute, horren inguruan galdetuta, Berlusconik helburua "kontratuak gehitzea" dela azaldu du eta "ez kaleratzeak".

Agintariak ziutratu duenez, Estatuak langabeziaren inguruko laguntzak gehitzeko konpromisoa hartu du "langileek beste lan bat bilatzen duten artean dirua jasotzen jarrai dezaten".

Berlusconik Europako Batzordeari aurkeztutako txostenean jasotzen den gaietako bat da kaleratzeena. Europak Italiari krisiari aurre egin eta zorra geldiarazteko neurriak eskatu dizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea