Mundua -
Presoen trukea
Shalit: 'Akordio honek bakea ekartzea espero dut'
Gazako Zerrendan eta Ramalan, milaka pertsona 477 palestinar preso askatu izana ospatzen ari dira.
Erredakzioa
"Akordio honek bi aldeen arteko, Israelgo eta Palestinako, bakeaekartzea espero dut, eta bien arteko lankidetza harremanak indartzea",adierazi du Gilad Shalit soldaduak askatu ostean.
Shalitek azaldu duenez, joan denastean jakin zuen akordioaren berri eta une horretan etxera itzultzeko"azken aukera" izan zitekeela sentitu zuela azaldu du.
Shalit2006ko ekainean Gazako mugan zegoen Israelgo base militar bati egindakoerasoan bahitu zuten hiru milizia palestinarrek, 19 urte zituela.Operazio hartan bi soldadu israeldar hil ziren. Orduan kaporal zenasarjentu izendatu dute egun.
Bost urte Hamasen eskuetan
Gilad Shalit bost urtez Gazako Zerrendan bahituta egon den soldadu israeldarra aske utzi dute gaur, joan den astean Hamasek eta Israelek adostutako akordioari esker. (Israelek 1.027 preso palestinar askatzeko konpromisoa hartu zuen Shaliten askatasunaren truke)
Trukea goizean goiz hasi da. Gilad Shalit soldadu israeldarra Rafako pasagunean utzi dute Egiptoko agintarien eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeko ordezkarien esku. Ondoren, Israelgo Armadaren esku utzi dute, Kerem Shalom pasagunean.
Tel Nofeko base militarrean elkartu da senideekin Shalit. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ere bertan egin dio harrera duela bost urte bahitu zuten soldaduari
Netanyahuk adierazi duenez, orain bi urte, kargua hartzean, bere buruari ezarritako helburua bete du, "Shalit etxera itzultzea".
"Nere egitekoen arteko helburu nagusietako bat bahitutako gure soldadua etxera onik ekartzea zen. Gaur, helburu hori bete egin da", esan du Israeleko lehen ministro israeldarrak.
Israelgo lehen ministroak azpimarratu duenez, Gobernu bakoitzaren betebeharra da gerrara bidaltzen dituen soldaduen itzulera bermatzea. Netanyahuren esanetan, Palestinako mila preso aske uztea "oso zaila" izan da. Hala ere, Hamaseko buruzagiek espetxean jarraituko dutela nabarmendu du. "Akordio honek bakea ekartzea espero dut", esan du Gilad Shalit soldadu israeldarrak. Egunen batean aske utziko zutela bazekiela adierazi du bost urte bahituta egon eta gero Egiptoko telebista kate batean egindako elkarrizketan.
Ospakizunak, Gazan eta Ramalan
Milaka eta milaka pertsona Ramalako eta Gazako kaleetara irten dira, Israelek Shalit soldaduaren trukean aske utzitako preso palestinarrei ongietorria eman eta ospakizunetan murgiltzeko.
Preso palestinarrak zeramatzaten autobusak Gazako Zerrendara eta Ramalara iritsi dira, Israelek Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordearen eta Egiptoko agintarien esku utzi eta gero.
Muga pasatu bezain laster, presoak autobusetatik jaitsi dira. Gazako Zerrendan, Ismail Haniye Hamasen Gobernuko lehen ministroak eta beste hainbat agintarik egin diete harrera.
Dozenaka senide eta lagun bildu dira bertan ospakizunetan murgiltzeko. Kantuak, besarkadak eta emozioa nagusitu dira, izan ere, askok 20 urte baino gehiago zeramatzaten preso.
Ramalan, berriz, Mahmud Abbas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak egin die harrera. Bertan, euren pazientzia eta sakrifiziorako ahalmena goraipatu ditu. "Zuen sakrifizioaren eta borrokaren emaitzak Jerusalem hiriburu izango duen Palestinar Estatua gauzatzen denean ikusiko dituzue", adierazi die Abbasek.