Mundua -
Italia
Berlusconik konfiantzazko mozioa gainditu du Diputatuen Ganberan
Italiako lehen ministroak bi bozketen ostean lortu du gehiengoa, oposizioa lehenengo txandan abstenitu egin da, eta bigarrengoan parte hartu du.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak Diputatuen Ganberako konfiantzazko mozioa gainditzea lortu du, 316 boto alde izanda eta 301 kontra.
Berlusconik bi bozketen ostean lortu du gehiengoa, oposizioa lehenengo txandan abstenitu egin da, eta bigarrengoan, Italiako lehen ministroari garaipena eman dionan, parte hartu du.
Konfidantza mozioa gainditzeko 629 botoetatik 315 lortu behar zituen, nahiz eta oposizioa bozkaketari boikota egiten saiatu da azken momentura arte, Gobernuko gehiengoaren txistuak jasota.
Berlusconik hainbat sektore bere kontra jarri ditu azken asteetan: empresariak, sindikatuak eta Eliza bera. Angelo Bagnasco Italiako Apezpikuen-Batzarreko presidenteak gogor kritikatu zuen lehen ministroa bere jarrera "lizunengaitik" eta politikan nagusitzen ari den ustelkeriagaitik; batez ere, Berlusconik azken aldian izandako iskanbilengaitik.
Horrez gain, lehen ministroari bere alderdiko diputatu batzuek bere kontra jarri zaizkio Gobernuak krisi ekonomikoaren aurrean hartutako jarreragaitik, horien artean Claudio Sajola Garapen Ekonomikoko ministroa.