Mundua -

Analisia

Berlusconik botereari eusten jarraitzen du

Italiako lehen ministroak konfiantza mozioari heldu dio beste behin, 52. garrena litzateke eta bihar egingo da bozketa. Beti bezala, Iparraldeko Ligaren esku dago erabakia.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak 91 bozketa galdu ditu Parlamentuan hiru urte terdian. Atzo galdu zuena garrantzitsuenetako bat izan da, 2010eko Estatuko aurrekontuak onartzeari buruzkoa baitzen, eta Parlamentuak atzera bota zituen.

Baina kopuruak kopuru, Berlusconik hala ere agintean jarraitzen du. Behin da berriz konfiantza mozioa aurkeztuta lortu du. 51 aldiz aurkeztu eta lortu du, erabateko errekorra da hori.

Konfiantza mozioan diputatuek baiezkoa edo ezezkoa eman behar diote Berlusconiri; eta noski, gobernu-koalizioa osatzen duten alderdietako diputatuek beti baiezkoa ematen diote. Osterantzean, hauteskundeak aurreratu beharko lirateke eta lanik gabe geratuko lirateke.

Lege bat onartu behar denean, orduan abstenitu edota ezezko botoa ematen dute, baina ez dira Berlusconi botatzera ausartzen. Beraz, oraingoan berriro konfiantza mozioari heldu dio lehen ministroak. 52. garrena litzateke eta bihar egingo da bozketa.

Beti bezala, Iparraldeko Ligaren esku dago erabakia. Alderdi hori, Italia iparraldea hegoaldetik bereiztearen aldekoa da. Beti Berlusconiren alde egiten du, honek botere dezente eman baitio. Eta Iparraldeko Ligak uste du, zentro eta ezkerreko alderdiz osatutako gobernu berri batean botererik gabe geratuko litzatekeela. Horregatik, ematen dio babesa behin da berriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea