Mundua -

Presoen trukea

Israel eta Hamas Shalit soldadua askatzeko akordio batera heldu dira

Israelgo Gobernuak premiazko bilera egin du presoak trukatzea onartzeko. Horrela, soldadua askatzearen truke mila bat preso palestinar askatuko ditu Israelek.

Gilad Shalit Israelgo soldadua. EFE
Gilad Shalit Israelgo soldadua
Israel eta Hamas Shalit soldadua askatzeko akordio batera heldu dira

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guilad Shalit Israelgo soldadua askatzeko preso palestinarrak trukatzea adostu dute Hamas mugimendu islamiarrak eta Israelek, hebrear Estatuko komunikabide nagusiek astearte honetan jakinarazi dutenez. Shalit 2006az geroztik preso dago Gazan.

'Yediot Aharonot' egunkariaren arabera, Israelgo Gobernuak arratsaldean premiazko bilera egin du gauean presoak trukatzea onartzeko. Horrela, soldadua askatzearen truke erakunde armatuetako mila bat preso palestinar askatuko ditu Israelek.

Horrela, Marwan Barguti Fatahko presorik garrantzitsuena aske geratuko da, Gazako Zerrendako iturriek ziurtatu dutenez. Barguti Palestinako hurrengo presidentea izango dela uste dute askok.

Era berean, 'Al Arabiya' telebistak akordioaren berri eman du. Azken egunetan izandako negoziazio sekretuen emaitza izan da akordioa. Israelgo Gobernuak akordioa baieztatu du.

Negoziaketa

Azken urteetan Israelek eta Hamasek Egipto izan dute bitartekari negoziaketan, baina askatu beharreko preso palestinarren kopuruak desadostasuna ekarri du. Gainera, Israelek preso horiek erbesteratzea eskatzen zuen eta horrek akordioa zapuztu zuen.

Hilketak leporatuta preso dauden 400 palestinar inguru askatzeari uko egiten zion Israelgo Gobernuak. Era berean, preso horiek Gazako Zerrendara bidaltzea nahi zuen, nahiz eta euren jaioterria Zisjordania izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea