Mundua -

Bortxatzeko ustezko saiakera

Strauss-Khan eta Banon, aurrez aurre Poliziaren aurrean

Oraingoz, ez dute ustezko biktimak eta Strauss-Khanek zer esan duten zehaztu. Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiak gaztea bortxatzen saiatu zela ukatu du uneoro.

Strauss-Khan Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiaren artxiboko irudi bat. EFE
Strauss-Khan Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiaren artxiboko irudi bat. EFE
Dominic Strauss Kahni ez zaizkio amaitzen justiziako kontuak

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dominique Strauss-Khan Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohia eta Tristane Banon, 2003an Strauss-Kahnek bortxatu egin zuela salatu zuen frantziar idazle gaztea, aurrez aurre izan dira bi orduz Poliziaren egoitza batean.

Pertsonei egindako delinkuentziaren kontrako errepresioaren lantaldearen bulegoetan elkartu dira. 'Le Figaro' egunkariak jakitera eman duenez, Banon izan da lehenengoa iristen, 08:30 aldera; Strauss-Khan 09:10ean heldu da.

Politikari sozialistak 11:35ean alde egin du, salaketa jarri zuenarekin aurrez aurre bi ordu egon ostean. Irribarretsu irten da, baina ez die adierazpenik egin eraikineko atean bildu diren kazetariei.

Oraingoz, ez dute ustezko biktimak eta Strauss-Khanek zer esan duten zehaztu. Banonek 2003an egin zion elkarrizketan gaztea bortxatzen saiatu zela ukatu du uneoro Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiak. Irailaren 12an egindako adierazpenetan, Banonekin bildu zenean "proposamenak" egin zizkiola onartu zuen Strauss-Kahnek.

Baliteke Banonek eskatutako agerraldia pertsonei egindako delinkuentziaren kontrako errepresioaren lantaldeak uztailean hasitako ikerketaren azkeneko fasea izatea, Pariseko Fiskaltzak epaia eman aurretik. Horrek hiru aukera ditu: kasua artxibatzea, delitua preskribatutzat hartzea edo ikerketa judizial bat irekitzea horretarako instrukzioko epaile bat aukeratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea