Mundua -

Euroaren erreskatea

Euroaren erreskate fondoan diru gehiago jartzea ukatu du Berlinek

Adostutakoa baztertuz, erreskate fondoan diru gehiago jarriko zelako zurrumurrua Alemaniako koalizio gobernuan krisi bat eragiteko zorian egon da.

Angela Merkel artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Angela Merkel artxiboko argazki batean
Angela Merkel artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wolfgang Schäuble Finantza ministroak euroaren erreskate fondoan diru gehiago jartzea ukatu du. Hitz horiekin fondoaren zenbatekoa era automatikoan handitzeko mekanismo bat martxan jarriko zelako zurrumurruarekin amaitu nahi izan du Finantza ministroak.

"Ez gaude horretan pentsatzen, hori argi dago", adierazi du Schäublek ntv telebista katean egindako adierazpenetan. "440 milioi euro bereganatzeko behar dituen mekanismoak emango dizkiogu fondoari", gaineratu du. Schäubleren adierazpenen aurretik, adostutakoa baztertuz, erreskate fondoan diru gehiago jarriko zelako zurrumurrua Alemaniako koalizio gobernuan krisi bat eragiteko zorian egon da.

Alderdi Liberalak (FDP) Alemaniako ekarpenaren kontra bozkatuko zuela aurreratu zuen, zalantza hau argitzen ez bazen.

FDPren botoak ez luke arriskuan jarriko Alemaniako koalizioa, oposizioaren babesa duelako baina egoera zailduko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea