Mundua -

194. kidea

Palestinak NBEaren kide izatea ofizialki eskatu du

Bestalde, "eskua luzatzen diogu herri palestinarrari bake iraunkorra eta bidezkoa bilatzen dugulako", esan du Netanyahuk.

Mahmud Abas, New Yorken egindako hitzaldian. Argazkia: EFE
Edadetuak eta gazteak Mahmud Abbasekin daude

01:44

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionalaren (PAN) presidenteak Nazio Batuen Erakundean ofizialki sartzeko eskaera eman dio Ban Ki-moon erakundearen idazkari nagusiari.

Farhan Hag NBEaren bozeramaile batek baieztatu du Abasek idazkari nagusiari eman diola eskaera, orain aztertu eta Segurtasun Kontseilura igorri behar duena.

"Hiriburua Quds Al Sharif izango da", Jerusalemgo izen arabiarra, esan du Abasek. Halaber, adierazi duenez, Estatu palestinarrak 1967ko ekainaren 4aren aurreko mugak izan beharko lituzke, hau da, Cisjordania eta Jerusalemeko ekialdea (milioi erdi kolono israeldar bizi dira bertan) eta Gazako zerrenda.

Horrez gain, ziurtatu duenez, euren ahaleginen asmoa ez da "Israel isolatu edo zilegitasuna kentzea", baizik eta "kasua palestinarren zilegitasuna irabazatea".

"Deslegitimatu nahi dugun bakarra da kokalekuen eta apartheidaren jarduera", gaineratu du Abasek. Horrez gain, PANren presidentearen hitzetan, "eskua luzatzen diot Israeleko Gobernuari eta herriari, bakea lortze aldera".

Netanyahuk, eskua luzatuz

"Eskua luzatzen diogu herri palestinarrari bake iraunkor eta bidezkoa bilatzen dugulako", esan du Benjamin Netanyahu Israeleko lehenengo ministroak NBEaren Batzar Nagusiaren aurrean.

"Israelek bakean bizi nahi izan du sortu zenetik", Netanyahuk Mahmud Abas PANeko presidentearen hitzaldiaren ostean baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea