Mundua -

Gadafiren mehatxua

NATOk Libiako operazioa luzatzea erabaki du

NATOk martxoaren 31n hartu zuen Libiako nazioarteko operazioen kontrola, eta "segurtasun egoerak uzten dien bezain laster" emango dute amaitutzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk beste hiru hilabetez luzatuko du Libian irailaren 27an bukatu behar zuen operazioa, aliatuen indar armatuek jakinarazi dutenez.

NATOko hogeita zortzi herrialdeek berretsi dute erabakia Ipar Atlantikoko Tratuaren Erakundeko Kontseiluaren bileran, NATOko erabakiak hartzeko erakunde gorenean.

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak operazioa "behar beste", zibilentzat Muamar Gadafiren erregimenaren mehatxua desagertu arte, luzatuko zela esan zuen, baina operazioa "segurtasun egoerek uzten dien bezain laster" emango du amaitutzat NATOk, bere hitzetan.

Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Gadafiren tropak Tripolitik kaleratu ostean, matxinoak Sirte, Bani Walid eta Sahba hirien, Gadafi koronelari gelditzen zaizkion azken hiru ‘gotorlekuen’, kontrola berreskuratzen saiatzen ari dira.

NATOk matxoaren bukaeran gidaritza hartu zuenetik misioak izan duen bigarren luzapena da hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea