Mundua -

Norvegia

Breivikek kartzelaldian isolatuta egotea 'tortura' dela salatu du

Breivik isolamenduan egongo da, ez ditu bisitak ezta eskutitzak jaso ahal izango ikerketan eraginik izan ez dezan.

Osloko Auzitegia. Argazkia: EFE
Osloko Auzitegia. Argazkia: EFE
Osloko Auzitegia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako justiziak zortzi aste luzatu dio Anders Behring Breiviki badezpadako kartzela zigorrari joan den uztailaren 22an 77 lagun hiltzeagatik.

Badaezpadako kartzela zigorra azaroaren 14an bukatuko zaio, eta bitartean Breivikek ezin ditu ez bisitak, ez eskutitzak jaso. Lehen lau asteak gainera, isolatuta pasa beharko ditu, Anne Margrethe Lund epaiak gaur adierazi duenez.

Isolamenduan egoteak duen garrantzia azaldu du, Breivikek "ikerketan eraginik ez izateko, probak suntsitu edota behin behineko laguntzaileekin kontakturik ez izateko".Datorren urriaren 17an berriz Auzitegitara joan beharko du Breivikek, isolamendu erregimenaren luzatzea eztabaidatuko baita orduan, Norvegian soilik lau astetik lau astera berritu baitaiteke.

Ateak itxita egin dute gaurko bista. Epailearen aurrean, Breivikek lehenagotik prestatu duen testu bat irakurri du, bere abokatuak, Geir Lippestadek esan duenez, nahiz eta ez duen bertan jartzen duena azaldu, sekretupeko sumarioa dela eta.

Breivikek bonba auto bat leherrarazi zuen Osloko gobernuko eraikinak dauden gunean. Bertan zortzi lagun hil ziren eta ondoren, Utoyako irlara joan zen hiltzailea. Gupidarik gabe tiroka hasi zen bertan zeuden gazte laboristen akanpalekua ospatzen ari zirenen aurka, gehienak 14 eta 19 urteko gazteak.

Kartzelan isolatuta

Anders Behring Breivik kartzelaldian isolatuta egotea “tortura” dela salatu du astelehen honetan kasua daraman Auzitegian egindako adierazpenetan.

Anne Margrethe Lund epaileak Breiviken inkomunikazioa beste lau astez luzatzea erabaki du.

Lundek galarazi egin du Breivikek hitz egiten jarraitzea, esaten ari zena garrantzi gutxikoa dela esanez. "Tribunalari zerbait helarazi nahi zion, baina ez zen garrantzitsua tribunalak gaur hartu behar zuen erabakiaren harira; ondorioz, hitz egiten ez jarraitzeko agindu diot", jakinarazi du Lundek prentsaurreko batean.

Geir Lippestad Breiviken abokatuak esan duenez, bere bezeroak hainbat adierazpen irakurri nahi izan zituen eta ez du inolako damurik azaldu. "Ez du alhadurarik azaldu. Lasai eta zuhur agertu zen, besteetan bezala", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea