Mundua -

Norvegia

Badaezpadako kartzela zigorra zortzi aste luzatu diote Breiviki

Breivik isolamenduan egongo da eta ez du ez bisitarik ez eskutitzik jaso ahal izango ikerketan eraginik izan ez dezan.

Osloko Auzitegia. Argazkia: EFE
Osloko Auzitegia. Argazkia: EFE
Osloko Auzitegia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako justiziak zortzi aste luzatu du Anders Behring Breiviken badezpadako kartzelaldia joan den uztailaren 22an 77 lagun hiltzeagatik.

Badaezpadako kartzela zigorra azaroaren 14an bukatuko zaio, eta bitartean Breivikek ezin ditu ez bisitak, ez eskutitzak jaso. Lehen lau asteak gainera, isolatuta pasa beharko ditu, Anne Margrethe Lund epaileak gaur adierazi duenez.

Isolamenduan egoteak duen garrantzia azaldu du, Breivikek "ikerketan eraginik ez izateko, probak suntsitu edota behin behineko laguntzaileekin kontakturik ez izateko".

Datorren urriaren 17an berriz Auzitegira joan beharko du Breivikek, isolamendu erregimenaren luzatzea eztabaidatuko baita orduan, Norvegian soilik lau astetik lau astera berritu baitaiteke. Ateak itxita egin dute gaurko bista. Epailearen aurrean, Breivikek lehenagotik prestatu duen testu bat irakurri du, bere abokatuak, Geir Lippestadek esan duenez, nahiz eta ez duen bertan jartzen duena azaldu, sekretupeko sumarioa dela eta.

Breivikek bonba auto bat leherrarazi zuen Osloko gobernuko eraikinak dauden gunean. Bertan zortzi lagun hil ziren eta ondoren, Utoyako irlara joan zen hiltzailea. Gupidarik gabe tiroka hasi zen bertan kanpatuta zeuden gazte laboristen aurka, gehienak 14-19 urte arteko neska-mutilak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea