Mundua -

Al Arabiya katearen arabera

Hauteskundeak Egipton, azaroaren 21ean eta urtarrilaren 22an

30 urteko erregimen autokratikoaren ostean, Hosni Mubarak presidenteak dimititu eta egiten dituzten lehen hauteskundeak izango dira, beste pauso bat gobernu zibil bati boterea emateko trantsizioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko Parlamentuko beheko ganberako hauteskundeak azaroaren 21ean gingo dituzte eta goiko ganberakoak, aldiz, datorren urteko urtarrilaren 22an, Al Arabiya telebista kate arabiarrak iragarritakoaren arabera. Albistea ematerakoan, informazioa hauteskunde batzordeko presidenteak eman diela esan dute.

30 urteko erregimen autokratikoaren ostean, Hosni Mubarak presidenteak dimititu eta egiten dituzten lehen hauteskundeak izango dira, beste pauso bat gobernu zibil bati boterea emateko trantsizioan. Momentuz, Armadaren Batzorde Gorena ari da Estatuburu lanetan.

Orain arte, hauteskundeak hiru faseetan egiteko zurrumurruak izan dira, begiraleen eta hauteskunde batzordeen lana errazteko, batez ere.

Azken asteetan alderdi politiko berriak sortu dira Egipton Mubaraken erregimenaren araudi zorrotza baretzen joan den neurrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea