Mundua -

I-11ren 10. urteurrena

Kronologia: Mundua, I-11ren ostean

2001eko irailaren 11ko atentatu sortak geroztik, gaur egun arte, mundu osoan zehar izandako hainbat gertaera baldintzatu zituen. Gaur, omenaldiak hiru gunetan egingo dituzte batik bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrialdearen begirada guztiak hiru tokiren gainean egongo dira gaur: New Yorkeko zero eremuan, Dorre Bikiak erori ziren gunean, Washingtoneko Pentagonoaren eraikinean eta Shanksvilleko eremuan, Pensilvanian, UA93 hegaldiko bidaiariak, laugarren hegazkin batek, ziurrenik Capitolioan talka egin baino lehen, hegazkina jausiarazi zuten gunean.

AEBtako presidentea, Barack Obama hiru gune horietara joango da gaur eta gauza guztien gainetik "batasuna" eskatu dio herrialdeari.

- 2001eko irailaren 11. Al Kaidako hainbat kidek bahitutako bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikien aurka jo zuten, eta handik eta ordu batzuetara, eraikinak erori egin ziren. Beste hegazkin batek Pentagonoaren kontra jo zuen, Washingtonen, eta beste bat Somerset-en (Pennsilvania) erori zen, bidaiariak bahitzaileen aurka matxinatu baitziren. Atentatuak ikertu zituen batzordearen arabera, erasoetan 2.973 pertsona hil ziren.

- 2001eko irailaren 15a. George W. Bush AEBetako presidenteak Osama Bin Laden jo zuen "susmagarri nagusi"tzat. Afganistanek aitortu egin zuen Al Kaidako burua bere lurraldean zegoela, baina ez zuela egotziko ohartarazi zuen.

- 2001eko irailaren 17a. Atentatuen osteko lehen saioa New Yorkeko burtsan: Dow Jones adierazleak % 7,13 egin zuen behera.

- 2001eko irailaren 28a. NBEko Segurtasun Kontseiluak 1.373 ebazpena onartu zuen. Horretan, terrorismoaren aurka politikaren, ekonomiaren eta diplomaziaren bideetatik egitea erabaki zuten.

- 2001eko urriaren 7a. "Askatasun Iraunkorra" operazioa martxan jarri zuten talibanen aurka. AEBetako eta Erresuma Batuko hegazkinek Afganistan bonbardatu zuten.

- 2001eko urriaren 5a. Bideo batean, Bin Ladenek poza agertu zuen I-11ko atentatuen aurrean, eta gerra santua (jihad) egiteko deia egin zien musulmanei.

- 2001eko urriaren 25a. AEBetako Senatuak "US Patriot Act" izeneko legea onartu zuen. Legeak askatasunak murrizten zituen terrorismoaren aurka borroka egiteko.

- 2001eko abenduaren 6a. AEBek Kandahar indarrez hartu eta talibanak eroriarazi zituzten. Talibanen burua (Omar mulha) eta Bin Laden ez zituzten topatu.

- 2002ko urtarrilaren 11. Lehen preso talibanak iritsi ziren Guantanamoko espetxe estatubatuarrera (Kuba).

- 2002ko urtarrilaren 29a. Irak "herrialde gaizkileen zerrenda"n sartu zuen Bushek, Iranekin eta Ipar Korearekin batera.

- 2002ko urriaren 12a. Yemha Islamiya erakunde terroristak (Al Kaidak Asiako hego-ekialdean zuen besoa) 202 pertsona hil zituen Balin, atentatu batean.

- 2003ko martxoaren 16a. Azoreetako bilera: Bushek, Tony Blairrek eta Jose Maria Aznarrek ultimatuma eman zioten Sadam Husein Irakeko presidenteari, agintea utz zezan.

- 2003ko martxoaren 20a. AEBak eta Erresuma Batua Iraki erasotzen hasi ziren. Operazioan, baina, ez zuten hartu parte Frantziak eta Alemaniak, gerraren aurkakoak baitziren.

- 2003ko apirilaren 9a. AEBek Bagdad indarrez hartu zuten.

- 2003ko maiatzaren 1a. Bush presidenteak Irakeko "operazio militar nagusi"en amaiera iragarri zuen.

- 2003ko abenduaren 13a. Sadam Husein atxilotu egin zuten.

- 2004ko martxoaren 11. Madril. Terrorista islamikoek hamar bonba zartarazi zituzten lau trenetan. 191 pertsona hil zituzten, eta 1.841 zauritu.

- 2004ko apirilaren 28a. Hedabideetan publikatutako argazki batzuetan, soldadu estatubatuarrak agertzen dira Abu Ghraibeko espetxean (Irak) presoak torturatzen.

- 2004ko uztailaren 4a. Askatasunaren Dorrea eraikitzen hasi ziren. Museo eta monumentu batekin batera, Dorre Bikiak zeuden lekua hartuko du. 2014an inauguratuko dute.

- 2004ko urriaren 9a. Hamid Karzaik irabazi zituen Afganistango presidenterako lehen hauteskundeak.

- 2005eko urtarrilaren 30a. Legegintzarako hauteskundeak Iraken.

- 2005eko uztailaren 7a. Lau terrorista islamikok lau bonba eztandarazi zituzten Londresko metroan eta autobus batean. Ondorioz, 56 pertsona hil ziren (tartean lau terroristak) eta 700 zauritu.

- 2006ko maiatzaren 19a. Torturaren aurkako NBEren Batzordeak Guantanamo ixtea gomendatu zuen.

- 2006ko ekainaren 29a. AEBetako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzak jo zituen Guantanamoko presoak epaitzeko sortutako epaitegi militar bereziak.

- 2006ko abenduaren 30a. Sadan Husein exekutatu egin zuten Bagdaden.

- 2007ko uztailaren 13a. AEBek bikoiztu egin zuten Bin Laden harrapatzeagatik eskainitako ordain-saria: 50 milioi dolar.

- 2008ko azaroaren 4a. Barack Obama, AEBetako presidente.

- 2009ko urtarrilaren 22a. Obamak Guantanamo urtebetean ixteko agindua sinatu zuen.

- 2009ko ekainaren 15a. Europar Batasunak eta AEBek akordioa sinatu zuten, Guantanamoko presoak lekualdatu eta jatorrizko herrialdeetara itzul ez zitezen.

- 2010eko urtarrilaren 25a. Ali Hasan al Mayid, "Ali kimikaria", exekutatu egin zuten. Sadam Huseinen Erreginemeko buruetako bat eta 1988an milaka kurduren aurkako sarraskiaren erantzulea izan zen.

- 2010eko irailaren 1a. Washingtonek amaitutzat jo zuen Irakeko "borroka misioa".

- 2011eko maiatzaren 1a. AEBetako Armadaren komando berezi batek Osama Bin Laden hil zuen Abbottabaden (Pakistan).

- 2011ko ekainaren 16a. Al Kaidak jakinarazi zuen Ayman al Zawahiri dela buruzagi berria.

- 2011 irailaren 9a. New York eta Washington, alertan, I-11ko 10. urteurrenean atentatua izateko mehatxu "sinesgarri eta zehatza" dela eta.

- 2011ko irailaren 11. Hamar urte dira AEBetako historiaren atentatu odoltsuena egin zutenetik. Hainbat ekitaldi egingo dituzte biktimak omentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea