Mundua -
Iruzkina
Libia: interesak dituzten lagunak
Gaur hainbat herrialde batzartuko dira Parisen, Libiako etorkizuna hizpide, baina, egia esan, herrialde horretan interesak izan nahi dituztelako egingo dute bilera.
Jesus Torquemada
Gaur elkartuko da Parisen Libiarekiko Adiskide diren Herrialdeen Taldea deiturikoa. Gadafiren erorreraren osteko osteko Libiaren etorkizuna dute erabakigai. Nazioarteko politikan, ordea, "adiskide" hitza gutxitan da “lagun” hitzaren pareko. Egokiagoa litzateke, beharbada, Libian Interesak Dituzten Herrialdeen Taldea edo Libian Eskua Sartu Nahi Duten Herrialdeena….
Gainera, euren artean ez dago adiskidetasunik; Errusia eta Txina, esate baterako, gainontzeko herrialdeen kontra daude, orain arte Gadafi babesten aritu direlako.
Bi herrialde horiek Parisko goi-bileran baldin badaude, Libia laguntzeko baino, zelatatzeko da; gainontzekoek Libiako petrolio tartaren zati handiegia eraman eta eurak kanpoan utziko ez dituztela bermatzeko.
Izan ere, hori da honen guztiaren gakoa: zeinek izango duen pisurik handiena matxinoek osatuko duten Gobernuan eta zeinek izango duen lehentasuna Libiako petrolioa erosteko orduan.
Zentzuzkoa dirudi hirtzordua antolatu duten Erresuma Batua eta Frantzia izatea ,-Italia eta Europako beste herrialderen batekin batera - etekin handienak aurreikusi dituztenak. Matxinoen alde egon dira hasiera-hasieratik, armaz eta diruz hornitu dituzte, aitortza politikoa eman... eta orain, faktura pasatu nahi diete.