Mundua -

Protestak, erregimenaren aurka

Ostiraleko errepresioak 30 hildako inguru eragin ditu Sirian

Milaka pertsonak protesta egin dute berriro ere erreforma demokratiko gehiago eskatzeko.

Milaka pertsona bildu dira berriro ere aldaketak eskatzeko. Argazkia: Efe.
Milaka pertsona bildu dira berriro ere aldaketak eskatzeko. Argazkia: Efe.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bashar al Assad presidentearen segurtasun indarrek 34 pertsona hil dituzte gutxienez, lau haur tartean, ostiralean Siriako leku ezberdinetan izandako manifestazioei aurre egitean, zenbait aktibistek jakitera emandakoaren arabera.

Milaka pertsonak bildu ziren protestetan erreforma demokratikoak eskatzeko. Protestak Deraa hirian, Siriako hegoaldean, Homsen, mendebaldean eta Damsco eta Palmira hirietako auzoetan.

Zenbait aktibisten arabera, Palmiran bost pertsona hil dira eta 15 zauritu&' || 'nbsp; Armada protestarien kontra tiroka hasi denean.

Protestari batzuek ''Maher eta Basharen kontrako mendekua nahi du'' oihukatu dute, Siriako presidenteari eta anaiari erreferentzia eginez. Maher al Assad Siriako Armadako Laugarren Dibisoaren burua da eta errepresio gogorrenen arduraduna dela esaten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea