Mundua -
Indarkeria bolada
Hamasen adar armatuak bertan behera utzi du Israelekin zuen su-etena
Mahmud Abbas Palestinako Agintaritzako presidenteak Segurtasun Kontseiluaren ezohiko bilera eskatu du Israel Gazako Zerrendan egiten ari den erasoekin amaitzeko.
Erredakzioa
Hamas mugimendu islamiarraren adar armatuak Israelekin adostutako su-etena bertan behera uztea erabaki du Berun Burdinurtu operazioaren ondoren. Erabakia Gazan izandako erasoen ondorioz hartu du. Ostegunetik 14 palestinar hil dira eraso horietan.
"Ez dago arerioarekin su-eten gehiagorik", jakinarazi zuten bart Azedin al Qasam batailoiek Al Aqsa irratiak zabaldutako komunikatu laburrean.
Erabakia "israeldarrek Palestinako herriaren kontra egiten ari den bidegabeko sarraskietan" oinarritzen du, Gazako bonbardaketei erreferentzia eginez.
Libanok NBEen gaitzespena blokeatu du
NazioBatuen Elkarteak ezin izan du lortu Segurtasun Kontseiluak Eliatekoerasoa gaitzesteko deklarazioa adostea. Eraso horretan zortzi israeldarhil eta hamarka zauritu ziren. Libanok gaitzespen deklarazioa blokeatuegin du Israeleko Armadak hori aitzakia hartuta egindako erasoen kritikarik egiten ez delako.
Egiptoko Gobernuak enbaxadorea kentzea erabaki duAbbasek Segurtasun Kontseilura jo du
Mahmud Abbas Agintaritza Palestinarraren presidenteak Segurtasun Kontseiluaren berehalako bildera deitzeko eskatu dio Riad Mansur Nazio Batuetako ber eenbaxadoreari. Helburua Kontseiluak Israelen erasoak amaitzea eskatzea da, Maan albiste agentzia palestinarraren arabera.
Saeb Erekat OLPko Zuzendaritza Kontseiluko kideak komunikatu bat atera du Abbasen eskaeraren berri emateko.
Ostiralean, 8 hildako gehiago
Gutxienez hiru pertsona hil dira, tartean hiru urteko mutikoa, eta beste hiru zauritu dira gauerdia jotzear zegoela Israeelek egindako aire-eraso batean. Israeldarrek Gaza hiriko motor bati eraso diote, Adham Abu Selmia hiriko osasun zerbitzuen arduradunaren arabera.
Eraso honekin zortzi dira dagoeneko ostiralean hildako palestinarrak eta hamalau ostegunean Israelen erasoak hasi zirenetik.
Biktima palestinarren artean, milizianoez gain, bi haur eta Egiptoko segurtasun indarretako hiru kide daude. Azken bi horiek bi herrialdeen arteko mugan zeudela Israeldarren tiroak jaso dituzte.
Indarkeriak gora egin du ostiralean Israeleko hegoaldean izandago erasoen ondorioz. Orduan zortzi israeldar hil ziren eta Gobernuak militante palestinarren ekintzak izan direla salatu du.