Mundua -
Herrialdearen hegoaldean
10 zauritu eta kalte larriak Israelen misil batek jo ostean
Azken orduotan dozena bat misil jaurti dituzte Israelen kontra, hegoaldean.
Erredakzioa
Gutxienez 10 pertsona zauritu dira, bi larri, Gazako zerrendatik jaurtitako Grad misil batek ikerketa judutarrak ikasten diren eskola batean jo ostean. Guztira, azken orduotan dozena bat misil jaurti dituzte Israelen kontra, hegoaldean.
Erasoaldia 08:10ean izan da eta ez du kalte handirik eragin eraikinean, Yediot Ahronot egunkariaren arabera. Bestalde, larrialdi zerbitzuek Grad misil bat topatu dute inguruko mezkita batean eta, eztanda egin ez duen arren, bai eragin dituela kalteak erakinaren egituran, eta horrezkero bota behar izan dute.
Horrez gain, mina bat lehertu da Egipto eta Gazaren arteko mugan kalterik ez zauriturik eragin gabe, Egiptoko agintarien arabera. Hasiera batean zabaldu dute hainbat hildako izan direla,baina gero ezeztu.
Leherketa goizean jazo da Sinaitik gertu dagoen mugan (Egiptoko ipar ekialdean), eta geroztik alerta egoeran daude, gune horretan eraso eta atentatu sorta izan ostean.
Nahiz eta eztandak pertsonak ez dituen zauritu, Egiptotik esan dute alerta egoeran daudela leku horretan, eta indar gehiago bidali dituzte lasaitasuna mantentzeko.