Mundua -

Indarkeria

20 bat hildako israeldarren eta palestinarren arteko erasoetan

Zazpi pertsona hil dira Israelgo hegoaldean izandako erasoetan, Israelgo Armadak "zazpi terrorista" hil dituela esan du, eta Gazan izandako aire-erasoetan sei palestinar hil dira.

Gutxienez 20 hildako israeldarren eta palestinarren arteko erasoetan

00:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi israeldar hil eta beste hogeita hamar bat zauritu dira Israelgo hegoaldean izandako atentatu batzuetan. Gainera, Israelgo Armadak komunikatu batean adierazi duenez, erasoetan parte hartu duten "zazpi terrorista" hil ditu.

Atentatuak eguerdian hasi dira, Netafineko elkargunean, Eilat hiritik (Itsaso Gorriaren ertzean) hogei kilometrotara. Gizonezkoen talde armadun bat ibilgailu batetik jatsi eta autobus publiko baten kontra tiroak botatzen hasi da; hamar soldadu zeuden bertan.

Ustezko terroristak arma automatikoak, morteroak eta gutxienez tankeen aurkako kohete bat erabili dute ibilgailu zibil eta militarren kontra. Hainbat kilometrotan zehar beldurra erein dute segurtasun-indarrek geldiarazi dituzten arte.

Israelen erantzuna

Gutxienez sei palestinar hil dira Israelgo Aireko Indarrak Gazan egindako aire-erasoetan. Hildakoen artean talde armatu baten komandante bat, Abu Awat Nairab, eta ume bat daude. Herrialdearen hegoaldean izan ziren atentatuen erantzuna da erasoa.

Gazako larrialdi zerbitzuetako iturriek adierazi duten arabera, Israelgo hainbat hegazkin Abu Jamil Shaat izena duen miliziano baten etxean eraso egin dute. Bertan Erresistentziaren Herri Batzordeko hainbat kide zeuden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea