Mundua -
Erresuma Batua
Cameron: 'Gatazka sozialek aurpegian eztanda egin digute'
2015. urtea baino lehen arazoak dituzten 125.000 familiari laguntzak emango dizkie. Miliband laboristak, bestaldem bankuen eta parlamentarien diruzalekeriari bota dio istiluen errua.
Erredakzioa
"Azken hamarkadetan garatutako gatazka sozialek aurpegian eztanda egin digute", esan du David Cameron Bretainia Handiko lehen ministroak Erresuma Batuan izandako indarkeria bolada larrien arrazoiak aztertu dituenean.
Hori aintzat hartuta, Cameronek "gizarte hautsi" horri erantzuna emateko neurriak hartuko dituela iragarri du, izan ere, iragan astean izandako istiluak "hamarkadetan" garatu dira, lehen ministroaren hitzetan.
Oxfordshiren egindako hitzaldian, Cameronek iragan asteak agertutako jarrera sendoari eusti dio eta istiluak bultzatu dituztenak "gaizkile hutsak" direla azpimarratu du.
"Istiluek ez zuten arrazarekin edo Gobernuaren murrizketekin zerikusirik izan", nabarmendu du.
Milibanentzat, diruzalekeria errudun
Ed Miliband laboristen lideraren iritziz, bankuen eta parlamentarien diruzalekeria berbera izan dute istiluetan parte hartu dutenek.
Bere ustez, indarkeria bolada gizarte bretainiarraren "baloreen krisiaren isla da", eta ez da herrialde hartan "ni lehena" eta "hartu ezazu nahi duzuna" ardatz dituen kulturaren ondorioak ikusten dituen lehen aldia.