Mundua -

Herritarrei, mezua

Herria 'traidoreengatik askatzeko' eskatu die Gadafik libiarrei

Agintaria telefonoz zuzendu zaie herritarrei. "Borrokarako prest egon zaitezte. Bataila-eremuan martirien odola izango da zuen energien iturria", esan du Gadafik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar Gadafi agintari libiarra borrokarako prest egoteko eskatu die Libiako herritarrei zuzeneko hitzaldi batean, "Libia OTAN eta traidoreetatik askatzeko".

"Borrokarako prest egon zaitezte, gure herri garbia eta ona askatzeko prest egon zaitezte. Bataila-eremuan martirien odola izango da zuen energien iturria. Aurrera jarraitu, hartu zuen armak eta borrokara joan", esan du koronelak.

Horrez gain, Gadafik orain dela sei hilabete hasitako gatazkaren bukaera iragarri du. Gadafik egiten duen lehenengo mintzaldia da erreboltariek uda hasieran Tripoliren inguruan erasoaldirik handiena hasi zutenetik. Asken asteetan matxinatuek aurrerapauso garrantzitsuak eman dituzte, nahiz eta erregimenak informazio horiek ezeztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea