Mundua -
Errepresioa Sirian
26 pertsona hil dira Siriako Ejertzitoaren erasoan, Latakian
Latakia kostaldeko hiriaren aurka egin du Siriako Ejertzitoak berriro, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Gutxienez 26 pertsona hil eta hamarna zauritu dira Siriako Ejertzitoak Latakia kostaldeko hiriaren aurka egindako eraso baten, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez. Hildakoen artean bi urteko ume bat aurkitzen da.
Erregimenaren aurkako elkarte horren hitzetan, Al Raml auzoan gertatu da erasoa. Ejertzitoak guda itsasontzietatik bonbardatu dute hiria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea