Mundua -
35 adingabeak dira
Gutxienez beste 100 pertsona atxilotu dituzte Sirian
Bestalde, AEBetako Gobernuak zigor ekonomikoak ezarriko dizkie Siriako Banku Komertzialari eta Syriatel telefonia-enpresari, iruzurra egiteagatik eta legez kanpoko jardueratan aritzeagatik.
Erredakzioa
Gutxienez 100 pertsona -horietatik 35 adingabeak dira- atxilotu dituzte Sirian, Armadak aurrera eramandako sarealdi gehiagotan, Idleb probintzian, Turkiako mugan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera.
Erakunde horrek jakiera eman duenez, atxiloketa guztiak Saraqeb hirian izan dira. Gainera, soldaduz betetako tankeak hara heldu eta ekintzaile batzuen dendei eraso egin diete.
AEBk zigorrak iragarri ditu
David Cohen AEBetako Altxorreko idazkariordeak agiri batean atzo azaldu zuenez, Siriako banku Komertziala "Siriako eta Ipar Koreako erregimenekin harremana dute eta energia nuklearra sustatzen dute".
Zigorrak azpiegitura ekonomikoari eragiten diote; izan ere, Bachar al Asad presidentearen eta erregimenaren legez aurkako ekintzak zigortzen ditu.
Zigor horien arabera, AEBetako enpresek edo pertsonek ezin dute zigortutako enpresekin, pertsonekin edo Gobernuko agentziekin eta pertsonekin lan egin.
Horrez gain, hamaika zibil hil ziren atzo Homs hirian, Ejertzitoaren erasoaren ostean, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera.