Mundua -
Errepresioaren aurka
AEBek zigorra ezarri die Siriako bi Estatu enpresari
Bestalde, hamaika zibil hil dira Homs hirian, Ejertzitoaren erasoaren ostean, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera.
Erredakzioa
AEBetako Gobernuak zigorrak ezarriko dizkie Siriako Banku Komertzialari eta Syriatel telefonia-enpresari, iruzur egiteagatik eta legez kanpoko ekitaldietan aritzeagatik.
David Cohen AEBetako Altxorreko idazkariordeak agiri batean azaldu duenez, Siriako banku Komertziala "Siriako eta Ipar Koreako erregimenekin harremana dute eta energia nuklearra sustatzen dute".
Zigorrak azpiegitura ekonomikoari eragiten diote; izan ere, Bachar al Asad presidentearen eta erregimenaren legez aurkako ekintzak zigortzen ditu.
Zigor horien arabera, AEBetako enpresek edo pertsonek ezin dute zigortutako enpresekin, pertsonekin edo Gobernuko agentziekin eta pertsonekin lan egin.
Bestalde, hamaika zibil hil dira Homs hirian, Ejertzitoaren erasoaren ostean, Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera.