Mundua -

Istiluak Erresuna Batuan

Londreseko iskanbiletako lehenengo biktima, 26 urteko mutil bat

Cameron lehen ministroak oporrak eten ditu krisi-kabinetea zuzentzeko. Londresen 58 pertsona zauritu dira eta 563 atxilotu dituzte azken orduetan.

Cameron lehen ministroak oporrak eten eta krisi-kabinetea deitu du. Argazkia: Efe.
Istiluak Londresen: Cameronek krisi-kabinetea deitu du

02:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresen eta Britainia Handiko beste hirietan ordena berrezartzeko "beharrezkoa den guztia" egingo dutela esan du David Cameron lehen ministroak.

Gainera, agintariak iragarritakoaren arabera, Londresen 16.000 polizia kaleetara aterako ditu, "gaizkile huts eta arruntek" eragindako istiluei "aurre egin eta amaiera emateko".

Cameronek oporrak eten zituen atzo eta gaur, asteartea, krisi-kabinetea bildu du indarkeria boladarekin amaitzeko. Azken hiru egunetan 563 pertsona atxilotu dituzte Londresen, suteak eragin, arpilatzeak eta kalteak eragiteagatik. Halaber, ostegunean Parlamentua bilduko da egoerari aurre egiteko.

Protestak zabaldu egin dira

Protestek hirugarren egunez jarraitu dute eta beste hiri batzuetara zabaldu dira; azken orduetan, Londres hiriburuari Liverpool eta Bristol gehitu zaizkio.

Liverpoolen, hainbat pertsonak ibilgailu batzuei su eman diete, hiriko Poliziak adierazitakoaren arabera. Bestelako kalte materialak ere egin dituzte, arpilatzeak barne, Londres hiriburuan eta Birminghamen bezala.

Londresen

Poliziaren iritziz, zenbait auzotan izandako indarkeria maila "onartezina" da eta hurrengo 24 orduetan "13.000 agentetik gora" aterako ditu kaleetara ordena mantentzeko.

Bristolen ere, istiluak

Bristoleko kaleetan ere aurpegia istiluak eragin dituzte aurpegia estalita zeramaten gazteek. Larunbatean Londresen hasitako istiluak Ingalaterrako hego-ekialdeko hiri honetara ere iritsi dira.

suteak pizten ibilgailuetako kristalak apurtu

Cameronek oporrak eten ditu

David Cameron lehen ministro britainiarrek oporrak eten eta Italiatik Erresuma Batura bueltatu da krisi-kabinete bat zuzentzeko. Honen bidez, Gobernuak istiluei eman beharreko erantzuna koordinatu nahi du.

Cameron Theresa May Barne ministroarekin eta Hiriko Poliziako jarduneko komisarioarekin harremanetan izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea