Mundua -

News of the World

Paul McCartneyk uste du Britiania Handiko entzuteen biktima izan dela

Mirror komunikabide taldeko kazetari batek McCartneyren emazteari aitortu zion abeslariaren mezu pribatu bat irakurri zuela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paul McCartney Beattleseko taldekide ohiak esan du AEBetan egiten ari den biran, antza, bere telefonoaren elkarrizketak entzuten izan direla eta Britainia Handira bueltatzerakoan agintariengana joko duela iragarri du, The Hollywood Reporterek aireratu duenez.

"Poliziarekin hitz egingo dut, antza entzuteak egin dizkidatelako", esan die McCartneyk Los Angelesen kritikari foroan bildutakoei, Cincinnatitik egindako hitzaldi batean. McCartney bira egiten ari da AEBetan ''The Love We Make'' dokumentala aurkezteko.

McCartneyk salaketa egin duen egunean Heather Millsek (emaztea) BBCn esan zuen Mirror taldeko kazetari batek aitortu ziola abeslariaren sakelako telefonoaren mezu pribatu bat irakurri zuela.

McCartneyren arabera, entzuteak "pribatutasunaren bortxaketa larriak" izan dira, "denbora asko" gertatu izan dela esan du.

News of the World egunkariak itxi egin zuen uztailaren 10ean, Britainia Handian kazetarien entzuteen auzia agertu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea