Mundua -

Egipton

Mubarakek manifestarien erasoetan zerikusirik ez duela esan du

Mubarakek ospitalea utzi du Egiptoko iraultzaren aurka egiteagatik epaitua izateko. Liskarrak izan dira auzitegiaren aurrean Mubaraken jarraitzaileen eta aurkakoen artean.

Hosni Mubarak Kairora heltzen, helikopteroan. Argazkia: eitb.com.
Hosni Mubarak Kairora heltzen, helikopteroan. Argazkia: eitb.com.
Epaiketa Egipton: Akusazioak ukatu egin ditu Mubarakek

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren eta Alaa eta Gamal bere bi semeen hitzetan, beraiek ez zuten manifestarien aurkako erasoetan parte-hartu. Egiptoko iraultzan parte hartu zuten manifestariak nahita hil izana leporatzen diete.

Mena albiste agentziaren arabera influentzia-trafikoagatik, Estatuko funtsei kalte egiteagatik eta bidegabe aberasteagatik ere epaituko dituzte.

Hosni Mubarak Sharm el Sheij hiriko ospitale batean ingresatuta dago, Egipton hasitako iraultzaren ondorioz kargua utzi behar izan zuen joan den otsailaren 11an, 18 eguneko protesta baten ostean.

850 pertsona hil ziren Mubaraken agintaldiari amaiera jarri zion matxinadan. Mubarak 30 urtez egon zen boterean.

Presidente ohia esku-ohean sartu da auzitegira. Tagamo James auzoko Polizia Akademian epaitzen ari dira, Kairoko inguruetan. Epaiketa telebistan ematen ari dira.

Heriotza-zigorrari aurre egiten diote akusatuek manifestarien aurkako erasoak baimentzeagatik. Akusatuak kaiola batean deklaratu dute.

83 urteko presidente ohia hegazkin militarrean heldu da Itsaso Gorriko Sharm el-Sheikheko bainuetxetik. Mubarak bertan bizi izan da boteretik kendu zutenetik, orain dela sei hilabete.

Segurtasun neurri handiak izan arren, aurretik liskarrak izan dira auzitegiaren aurrean Mubaraken jarraitzaileen eta aurkakoen artean.

Halaber, Husein Salem enpresaburua, Habib al Adli Barne ministro ohia eta sei laguntzaile epaituko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea