Mundua -

Atentatu bikoitza

Norvegia 'zabalik' izaten jarraitzea espero du Stoltenbergek

"Norvegiako politikariek harreman hurbila ohi dute herritarrekin eta ahal dudan guztia egingo dut hori mantendu dezagun", baieztatu du Norvegiako lehen ministroak.

Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osloko erdigunean eta Utoyako gazteen kanpamenduan 92 hildako utzi dituzten bi atentatuk Norvegiako izaera irekian eta demokratikoan eraginik ez izatea espero du Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroak.

"Espero dut Norvegia den bezala mantentzea, hau da, irekia eta demokratikoa", azpimarratu du Stoltenbergek. Honen hitzetan, "Bigarren Mundu Gerratik izandako tragediarik handiena izan da".

"Norvegiako politikariek harreman hurbila ohi dute herritarrekin. Hemengo gazteek beldurrik gabe bizitza politikoan parte hartzen dute. Ahal dudan guztia egingo dut hori mantendu dezagun", gaineratu du.

Halaber, segurtasun indarrek lan egiten uzteko deia egin du, atentatuen egileak aurkitu dezaten. Ostiral honetan izandako atentatuan pertsonalki Stoltenbergek ezagutzen zituen lagunak hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea